LABek herritarren borondatea errespetatzeko eskatu die alderdiei

Ezker abertzaleko hautagaitzen ilegalizazioaren aurka LABek Donostian egin duen elkarretaratzean Rafa Diez sindikatuko idazkari nagusia eta EAE-ANVko idazkari nagusi Antxon Gomez izan dira.

2007ko maiatzaren 25a
15:39
Entzun
LAB sindikatuko idazkari nagusi Rafa Diezek alderdi politikoei eskatu die herritarren borondatea errespetatzeko. "Demokraziaz hainbeste mintzo diren alderdiei” galdegin die heldu den igandeko hauteskundeetan eta erakundeak osatzean “boz guztiek balio berdina dutela gogoratzea”.

Donostian sindikatu abertzaleak egin duen elkarretaratzean Antxon Gomez EAE-ANVko idazkari nagusiak hartu du parte. Gomezen esanetan, Hego Euskal Herrian bakarrik gertatuko da Europako Mendebaldean gizarteak ordezkari batzuk hautatzen dituela eta erakundeek bestelako irudi bat agertzen dutela.

“Ezker abertzalea legez kanpo uzteko hainbeste ahalegin egiten duten alderdiak eta konplizitatearen bitartez haien alde egin dutenak” herritarrek datorren igandean legez kanpo utziko dituztela esan du Gomezek. “Demokrazian egin daitekeen modu bakarrean”, argitu du: “boza ez emanda".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.