LABen eta Sorturen atxikimendua larunbateko manifestazioari

2011ko otsailaren 16a
18:01
Entzun
Ezker abertzalearen legeztatzea eskatzeko larunbat honetan Bilbon Bakerantz, legalizazioa lelopean egingo den manifestazioari sostengua adierazi dio LAB sindikatuak. "Bake bidean lehentasunezkoa dugu normalizazio politikoa lortzea, aukera politiko guztiek lehia politikoan baldintza beraietan jarduteko eskubidea bermatzea. Parte-hartze politikorako eskubidea premiazko exijentzia da, ezinbestekoa, ireki den bide berri honetan aurrera egiteko", dio LABek.

Sortu alderdi politiko berriak ere atxikimendua agertu du.

17:30ean hasiko da martxa, Casillatik. Lehengo larunbatean deitu zuten manifestaziora Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.