LABn hitzetan PSOEk atzean utzi behar du iraganeko politika

2006ko apirilaren 12a
17:42
Entzun
Rafa Diez LABeko idazkari nagusiaren iritziz, "bada PSOEk abiatu den prozesu politikoari ekarpena sendoa egiteko garaia".Izan ere, Diezen hitzetan PSOE "ez da oraindik hitzetatik ekintzetara pasa".

LABek igande honetan ospatuko den Aberri Egunerako prestatu duen agiria aurkeztu du gaur. Diezek azpimarratu du aurtengo Aberri Eguna "errokaz eta itxaropenez betea" datorrela. LABeko idazkari nagusiak azaldu duenez, "bakearen eta irtenbide politikoen agertokia eraikitzeko aukera handia eskaintzen duen" unea delako.

Aberri Egunerako LABen mezua zein den azaldu du Diezek: "normalizazioa Euskal Herriaren onarpen eta errespetuan eta bere herritarren borondatean kokatu behar da". LABeko idazkari nagusiaren hitzetan horiek baitira bake agertoki baten oinarriak.

Era berean, sindikatu guztiek ere bakea lortzeko ekarpen propioa egin behar dutela uste du Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.