Frantziako Tourra

Lainoetako deabrua

Ariane Kamio

2005eko uztailaren 22a
18:28
Entzun
Txikitan, udako egun sargorietan, gurasoekin mendira joaten nintzen. Bero saparen eraginez, laino potoloak agertzen zirenzeruan. Hara igo, eta kosk egitea gustatuko litzaidake. Itxura biguna zuten, azukrearekin egiten den kotoiaren antzekoa. Goxoak ziruditen.

Duela bost urte hartu nuen lehenengoz hegazkin bat. Txikitako oroitzapen horiek etortzen zitzaizkidan burura. Hegazkina laino horien artean goxo-goxo ibiliko zela pentsatu nuen. Laino artean, aldiz, gauzak ez dira hala gertatzen. Kotoizko lainoen artean, bada hegazkinak astintzen dituen deabru bat.

Pelotoiak ere hegan egiten badaki, hegazkin bat izan ez arren. Hegazkin eta kotoizko lainoen arteko nahasketa bat dela dirudi. Batzuetan abiaduragatik, eta bestetan, itxura aldaketengatik. Bertako lainoetan, zerukoetan bezala, deabrua ageri da noizbehinka. Ez du kolore gorririk, horiz jantzita doa normalean. Aurtengoan, egin ditu egin beharreko agerraldi guztiak; batez ere Frantziako Alpeetan. Berak ere, hegazkina astintzen badaki eta ederki astindu zuen mendi garaietan gora.

Kuriosoa bada ere, lainoetako deabrua eta hegazkineko pilotoa pertsona bera dira. Hegazkinak igandean lur hartuko du Parisko Eliseo Zelaietan eta deabruak bere zazpigarren infernura eramango ditu txirrindulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.