Urtebeteko denbora tartea ez, urte erdikoa proposatu du orain Navaleko zuzendaritzak. Denbora horretan ezarri nahi du lan erregulazio txostena. Baina langile guztiei eragingo die orain ere, nahiz hilabeteka banatuko duten lan murriztea. Enpresak proposatu du hilabetean gehienez ere 181 langile egotea lan erregulazioan.
Enpresaren arabera, egoera aldatzen den unean bertan utziko luke bertan behera lan murriztea. "Ekonomi egoeragatiko erabakia da, proiektu berriak lortu artekoa", adierazi du enpresak.
Langile batzordeak denbora eskatu dio Navali, proposamena aztertu eta erabakia hartu bitartean. Astelehenean erantzutekotan geratu da batzordea. Ordea, langile batzordeak salatu du enpresak asmoa duela gaur bertan bidaltzeko txostena Eusko Jaurlaritzari.
Lan erregulazioa urte erdira murriztu du Navalek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu