Lander Fernandez preso ohia Soto del Real espetxean sartu dute, epailearen aurretik igaro ondoren

2009ko ekainaren 15a
15:16
Entzun
Lander Fernandez bilbotar preso ohia Soto del Real (Espainia) kartzelan sartu dute gaur, Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ostean. Atzo atzeman zuten Fernandez Madrilen, kale erasoekin lotuta. Venezuelatik iritsi berria zen Barajas aireportura, lagun batzuekin.

2000 eta 2002 artean Bilboko eraso batzuetan parte hartu izana egotzi dio Ertzaintzak -honek egin du ikerketa-.

Hain zuzen, Fernandezek duela aste batzuk salatu zuen ertzain batzuek bahitu egin zutela eta eurekin kolaboratzeko eskatu ziotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.