Lanerako arazoak sortu zaizkie EITBko langileei

2008ko abenduaren 31
16:20
Entzun
ETAren atentatuak kalte material handiak eragin ditu, eta, ondorioz, eragozpen handiak sortu dizkie lanerako Bami eraikinean dauden enpresei.

EITBren egoitza nagusia dago bertan, eta Radio Euskadik eta ETBk handik egiten dute lan nagusia. Radio Euskadi programaziorik gabe geratu da zenbait orduz, langileak aterarazi dituztenez musika hutsa igorri behar izan baitute. Nolanahi ere, ahalik eta lasterren Gasteizko egoitzara joan dira langileak, eta handik aritu dira saioak egiten harik eta arratsaldeko hiruretan berriro Bilboo egoitzatik hasi diren arte.

ETBk ez du programazioa eten behar izan, baina eguerdiko albistegiak prestatzeko eta arratsaldeko zuzeneko programak emateko normalean baino arazo gehiago izan dituzte. Donostiako egoitzan, Miramonen, prestatu dituzte eguerdio albistegiak. ETB2ko 'Pasalo' zuzeneko saioa, berriz, K2000 ekoiztetxearen egoitzan egingo dute.

Baina EITBz gain badira beste zenbait komunikabide egoitza eraikin berean dutenak, eta haiek ere zailtasunak dituzte lanerako. Deia ,El Mundo,Antena 3 eta Onda Cero dira egoera horretan. Deia-koak kalteen zenbatekoa aztertzen ari dira; El Mundo-k, berriz, ez duela batere kalterik baieztatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.