Langile bat hil da Beasainen, mozten ari zen zuhaitza gainera erorita

2006ko abuztuaren 30a
15:24
Entzun
33 urteko gizon bat hil zen atzo Beasaingo (Gipuzkoa) mendi batean lanean ari zenean. Eusko Jaurlaritzaren Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez, mozten ari zen pinua gainera erori zitzaion eta azpian harrapatu zuen.

Ezbeharra 17:15 inguruan gertatu zen Beasaingo Garin auzoan, Mandubiara doan errepidean dagoen mendi batean. Antza denez, hildako P.M. garbiketa lanak egiten ari zen beste langile batzuekin batera.

Istripua leku txarrean gertatu zenez, mediku forentseak ezin izan zuen hildakoa zegoen lekura hurbildu eta Gipuzkoako Diputazioako suhiltzaileek atera zuten gorpua. Hilotza jaso ondoren Donostiako Patologia Forentse Zerbitzura eraman zuten.

Sortzez Errumaniakoa zen zendu den langilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.