Atzo goizeanArcelorren Bergarako (Gipuzkoa) fabrikan langile bat larri zauritu zen. Istripuaren ondorioz, langileak bi hanketako berna haezurrak eta peroneak hautsi ditu.
LABek jakinarazi duenez, ezbegarra atzo goizean Bergarako Altos Hornoseko xaflatze sailean izan zen. Langilea zerraren neurriak aldatzen ari zen ebaki beharreo perfilak hanketara erori zitzaizkionean. Ondorioz, A.M. larri dago, bi hanketako berna hezurrak eta peroneak hautsita. Hasieran Arrasateko Ospitalera eraman zuten, eta handik Mutualiara.
LAB sindikatuak istripua ezkutatzea leporatu die erakundeei eta Arcelorri, "istripu estatistikak garbi mantentzeko".
Langile batek bi zangoak hautsi ditu Arcelorren Bergarako lantegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu