Langileek ez dute protestarik egingo

2011ko otsailaren 1a
16:23
Entzun
Naval ontziolak Jan de Nul Belgikako armadorearen itsasontzia egingo duela jakiteak Sestaoko lantokiko beharginek protestak baztertzea eragin du. Langileen Batzordeak esan duenez, "enpresak arnasa" hartu du lan hori lortzeagatik, eta, oraingoz, ez du ixteko arriskurik izango.

Iñaki Irasuegi Navaleko zuzendari nagusia atzo gauean enpresako sindikatuekin batu zen Jan de Nulen itsasontziari buruzko lorpena azaltzeko, eta beharginek ondoren erabaki dute ez egitea protestarik. Bart ziren egitekoak.

Itsasontzi harekin bi urterako lana behintzat izango dute Navalen. Dena dela, ez da denentzako beharra izango, sindikatuek diotenez. 363 langile daude enpresan, eta maiatz aldera murrizketen ondorioz langileen erdiak inguru geratuko direla ohartarazi dute sindikatuek. Aste honetan batzarra egiteko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.