LAN GATAZKA

Lanuzteak hasi dituzte Arcelorren Olaberriako langileek

Oihan Vitoria.
2016ko ekainaren 8a
13:41
Entzun

Arazoak pilatzen ari zaizkio Arcelor Mittal multinazionalari. Zumarraga eta Sestaoko langileen protestei, Olaberriako (Gipuzkoa) plantan lan egiten dutenenak batu zaizkie: lanuzteei ekin diete gaur zuzendaritzari lan hitzarmenaren negoziazio "serioa" galdegiteko. Astelehen, asteazken eta ostiraletako txanda bakoitzean ordubeteko geldialdiak egingo dituzte ekainaren 29ra arte.

Egun, soldataren %12 kentzen diete hilero langileei, eta enpresaren emaitzen arabera berreskuratzen dute, baina inoiz ez osorik. Kopuru hori %2 ingurukoa izaten dela aintzat hartuta, KPI + %2ko soldata igoerak eskatu dituzte langileek. Jakinarazi dute, gainera, urtarrilaz geroztik soldatak jaisten ari zaizkiela, enpresari hori egitea galarazten dion epai bat badago ere; zuzendaritzak helegitea jarri du.

Olaberriako enpresa batzordek salatu du lantaldea "mugatua" denez aparteko ordu pila bat egitea egokitzen zaiela, eta ezinbestekotzat jo du kontratazio berriak egitea, betiere kontratetako langileak kontuan hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.