Joan Laporta Bartzelona kirol klubeko presidenteak Kataluniaren independentziaren alde egin du gaur berriz ere, eta horren alde daudenek bat-egitea nahiko lukeela adierazi du. "Izan ere, independentistak batuko balira, garaitezinak lirateke. Katalunian maiz gertatu dena izan da sakabanatuegiak egon garela".
Hurrengo urtean izango dira Kataluniako Generalitaterako hauteskundeak, eta Joan Carretero Reagrupament talde independentistako buruak esan du bozetara aurkeztuko dela -ERC utzi zuen duela zenbait hilabete-, eta Laporta bere zerrendan izatea gustatuko litzaiokeela.
Laporta: "Independentistak batuko balira, garaitezinak lirateke"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu