Larunbaterako deitutako manifestazioa "delitua" izan daitekeela ohartarazi dio Urkijok Fiskaltzari

2013ko apirilaren 3a
11:58
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak larunbatean Herrira-k deitutako manifestazioaren berri eman dio Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nagusiko fiskalburuari. Urkijoren arabera, Xabier Lopez Peña presoa gogoratzeko manifestazioa "delitua" izan dezake, besteak beste, Zigor Kodeko 578 artikulua urra dezakeelako.

Urkijoren adierazpenen ondotik, Beñat Zarrabeitia Herrira-ko bozeramaileak adierazi du Bilboko manifestazioan ez dela "terrorismoa goratuko", baizik eta "giza eskubideen errepestuaren goratzea" egingo dela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.