1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatu tolosarrak desagertu ziren, Baionan.
1984ko urtarrilak 24. GALek bere gain hartu zituen heriotzak, Alacanteko Ser irrati batera deituta (Herrialde Katalanak).
1985eko urtarrila. Ehiztari batek gorpuzkiak topatu zituen, Alacanten.
1995eko martxoa. Gorpuzkiak Lasa eta Zabalarenak zirela argitu zuen Polizia Judizialak.
1995eko maiatzak 10. Auzia Carlos Buerenen esku gelditu zen, Auzitegi Nazionalean.
1995eko uztailak 25. 1988an bere buruaz beste egin zuen Carlos Jose Marrero guardia zibilaren emazteak epaileari esan zion senarrak hil aurretik aitortu ziola Intxaurrondoko guardia zibilek hil zituztela Lasa eta Zabala.
1995eko irailak 9. Carrillo poliziak berretsi egin zuen Galindo eta Elgorriaga La Cumbrera joan zirela, Lasa eta Zabala galdekatzera.
1996ko urtarrilak 17. Javier Gomez Liañok hartu zuen auzia, apirilean.
1996ko maiatzak 21. Hainbat laguni deklarazioa hartu, eta batzuk espetxeratu zituen. Haien artean Dorado, Bayo eta Galindo.
1997ko abuztuak 13. Bayok deklaratu zuen berak eta Doradok eduki zituztela Lasa eta Zabala La Cumbren. Elgorriaga, Galindo eta Vaquero han zirela.
1998ko martxoak 19a. Galindo, Elgorriaga, Vaquero, Dorado eta Bayo auzipetuta.
2000ko apirilak 27. Auzitegi Nazionalak 67 eta 71 urteko zigorrak jarri zizkien.