Lassalle eta Lucbereilh oso hurbil

2007ko ekainaren 11
10:38
Entzun
Herve Lucbereilh UMPko hautagaiak lortu du emaitza hoberena laugarren hauteskunde barruti osoan, bozen %31,36ekin. Jean Lassalle (UDF-Modem) orain arteko diputatua oso hurbil dauka atzetik, bozen %29,54rekin. Jean-Pierre Domecq PSko hautagaiak ere bigarren itzulian egoteko aukera dauka, %19,86eekin.

Hauek dira hauteskunde barruti osoko emaitzak (Biarnokoak barne) :

1. Herve Lucbereilh (UMP) : 17.009 (% 31,36)

2. Jean Lassalle (UDF-Modem) : 16.020 (% 29,54)

3. Jean-Pierre Domecq (PS) : 10.273 (% 19,86)

4. Leonie Agergarai (EHBai) : 3.430 (% 6,32)

5. Louis Labadot (PCF) : % 4,36

6. Bernard Sicre (CPNT) : % 2,2

7. Jenofa Cuisset (Berdeak) : % 1,96

8. Jean Haira (LCR) : % 1,53

9. Helene Barbas (FN) : % 1,12

10. Jean-Marie Puyau (France en Action) : % 0,56

11. Jean-Claude Laborde (HNA) : % 0,55

12. Berthe Ratsimba (LO) : % 0,40

13. Thierry Richard (PEC) : % 0,23

Euskal Herria Bai koalizio abertzaleko hautagai Leonie Agergaraiek emaitza ona lortu du, oro har Euskal Herrian. Hauteskunde barruti osoan %6,32ko emaitza lortu du, inoiz baino gehiago.Baxenabarreko hainbat kantonamendutan hirugarren indarra da. Agergaraiak bozen %19,5eko emaitza lortu du Iholdiko kantonamenduan, eta %21ekoa Baigorrikoan. Garaziko kantonamenduan hirugarren indarra da, %16ekin. Laugarren indarra da, ordea, Amikuzeko kantonamenduan eta Zuberoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.