Lau adarkada azkeneko entzierroan (bideoa hemen)
Zezen arriskutsuen ospea dute Jandilla ganadutegikoek, eta erakutsi dute berriz ere hala direla: lau adarkada eman dituzte, Gurutze Gorriak esan duenez. Gaur izan da, beraz, adarkada gehien. Iaz Daniel Jimeno korrikalaria Jandilla batek hil zuen, Telefonica parean.Bi une izan ditu sanferminetako azkeneko entzierroak. Aurrena, Merkaderes bukaeran eta Estafeta hasiera-hasieran izan da: Merkaderes erdialdera zezen beltz batek aurrea hartu du, eskubira joan da eta aurretik eraman ditu lasterkalari batzuk; adarkada bat izan da han, sabelean. Estafeta hasieran lagun bat aurretik eraman du zezen hark eta orduan ere adarkada bat izan da, iztarrean. 23 urteko espainiar bat eta 19ko beste espainiar bat dira bi zaurituak.Entzierroko beste unea bukaeran gertatu da: zezen bat atzean geratu da Telefonican eta bi minutu inguru egin ditu hala. Hesira joan den batean pilan harrapatu ditu lagun batzuk. 27 urteko iruñear batek adarkada jaso du besoan -honek du zauri txikiena-.Zezen-plazan izan da beste adarkada: 24 urteko lagun batek izterrondoan jaso du, eta zezen-plazan bertan ebakuntza egin diote.Beste zazpi lagun eraman dituzte erietxera, kolpeekin.4.23 iraun du entzierroak. Aurtengo bigarren luzeena.Aurtengo entzierroak- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago. / 3.30 / Bi adarkada.- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro. / 6.23 / Adarkada bat.- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre. / 2.53 / Garbia.- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura. / 3.02 / Adarkada bat.- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio. / 2.17 / Garbia.- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar. / 2.14 / Adarkada bat.- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla. / 4.23 / Lau adarkada.Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da. Ikus grafikoa hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu