Lau atxilotu Nafarroan, indarkeria matxistari lotutako delituak egotzita

2016ko urriaren 20a
11:04
Entzun

Foruzaingoak lau gizonezko atxilotu ditu asteon Nafarroan; hiru, bikotekideei tratu txarrak ematea egotzita, eta beste bat, urruntzea agindua urratzea leporatuta.

Faltzesen, 20 urteko gizonezko bat atzeman dute, haren bikotekidea den emakumea jo duelakoan. Etxebizitza batera joan dira Tafallako polizia-etxeko foruzainak, eta bertan jaso dute andrearen salaketa.

Tuteran atxilotu dute beste gizonezko bat, 27 urtekoa.

Tratu txarrengatik atxilotutako hirugarrena Tafallan atzeman dute; 52 urteko gizona da. Jo egin du bikotekidea, eta biktima erietxean artatu dute. Emakumezkoa da biktima, eta tratu txar fisiko nahiz psikologikoak jaso izana salatu du.

Horiez gain, beste gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak Tuteran. Dei bat jaso zuen asteartean, ohartaraziz urruntzeko agindua zuen gizonezko bat urratzen ari zela agindu hori. Bertara joan ziren poliziak, eta, frogatu ostean hala zela, atxilo eraman zuten gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.