Lau erronka Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara begira

2008ko otsailaren 19a
16:49
Entzun
Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak lau erronka dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara begira.

1. Euskararen transmisioa. Erronka horrek adin guztietako hiztunen kopurua handitu nahi du eta, ondorioz, aurreko urteetan inkesta soziolinguistikoek agerian jarri duen bilakaera aldatu.

2. Hizkuntzaren presentzia eta erabilerari dagokion erronka. Euskararen presentzia garatu nahi da bizitza sozial publiko zein pribatuaren alor guztietan, hizkuntza gehiago ikusia eta entzuna izan dadin, dinamika berri bat sortzeko hiztunek euskara gehiago balia dezaten, eta hizkuntzak urratsez urrats bere komunikazio funtzioa berriz ere eskura dezan edo irabaz dezan.

3. Hizkuntzaren kalitatea. Euskararen kalitatea zaindu eta areagotu nahi da, ahoz eta idatziz, erabilera publiko zein pribatuko esparru ezberdinetan.

4. Hitzarmenak helburu hauek ditu: euskararen aldeko jarrera bultzatzea, gizartearen atxikimendua azkartzea, aurreko beste lan-sail guztietan eraginkorragoak izateko gisan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.