Lau gizonezko atxilotu dituzte Berriozarren, Atarrabian eta Barañainen, bikotekideak jo dituztelakoan

2008ko urriaren 15a
16:04
Entzun
Nafarroako foruzainek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean Berriozarren, emazteari eraso fisikoa egin ziola leporatuta. Horretaz gain, adingabeko semea mehatxatu egin zuen labana batekin, foruzainek diotenez. Emakumeak kontatu du semeak leiho batetik saltatu egin behar izan zuela erasorik ez jasotzeko. Ihesean ez zen zauritu.

Astelehenean Berriozarren bertan beste gizonezko bat atzeman zuten -34 urtekoa-, bikotekide ohia jo egin zuelako ustez.

Atarrabian eta Barañainen ere atxilotu dituzte bi gizonezko azkeneko egunetan, 41 eta 40 urtekoak hurrenez hurren, bikotekideei eraso egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.