Ezezagun batzuek lau molotov koktel bota dituzte bart Tuteran (Nafarroa) INEMen bulegoaren aurka, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak esan duenez. Molotov koktelak ez direla lehertu jakinarazi du, bide batez.
Erasoa goizeko hamabiak eta laurdenean izan da, Miserikordia karrikan. Lehergailuen likidoak eraikina eta sarrerako atea zikindu ditu.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak salatu egin du erasoa. "Egileek ez dute lortuko gizartea beldurtzerik", adierazi du.
Lau 'molotov koktel' bota dituzte Tuteran INEMen bulegoaren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu