Bilboko udaltzainek 55 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizean, bikotekidea jotzea leporatuta. 51 urte ditu biktimak. Hiriko erdigunean izan zen ustezko erasoa, eta emakumeak sartu zuen parte Udaltzaingoan. Haren arabera, gizonezkoak bultzatu egin zuen eta jo.
Donostian, berriz, bi gizon atxilotu zituzten, atzo. Gros auzoan bikotekide ohia ustez mehatxatzeagatik 20 urteko gaztea atxilotu zuen Ertzaintzak, goizean. Bikotekide ohiarekin etxe atarian hitz egiten ari zenean, atxilotua iskanbila sortzen eta ateak kolpatzen hasi zela adierazi du Herrizaingo Sailak. Gizonaren jarrera oldarkorraren eta aztoratuaren ondorioz, ospitalera eraman zuten, bertan mediku azterketa bat egiteko.
Arratsaldean, berriz, 30 urteko gizona Donostiako erdiguneko etxebizitza batean atxilotu zuten. Erasoa jasan zuen emakumeak seme-alabekin batera etxebizitzatik ihes egin zuela azaldu zuen lekuko batek. Ustezko erasotzailea ospitalera eraman zuten zituen zauriak artatzeko.
Gasteizko denda batean, aldiz, E.G.R.V. 26 urteko gizona atxilotu zuten bikotekidea erasotzea egotzita, atzo gauean. Emakumea hainbatetaniraindu zuen ustezko erasotzaileak Ertzaintzaren arabera. Gasteiz etorbidean gertatu zen erasoa.
Lau pertsona atxilotu dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon bikotekidea jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu