Bizkaiko Auzitegiak lau urte eta sei hileko espetxe zigorra ezarri dio Jose Maria Gonzalo Bizkaiko Etxebizitza ordezkari ohiarentzat, prebarikatzea eta kontu diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Otsailaren 26an argitaratu zuen epaia auzitegiak; bertan, ebatzi du irregulartasunak izan zirela 2006 eta 2009 atean Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbararen likidazio prozesuan. Epaileak zortzi urteko inhabilitazioa eta 393.714 euroko isuna ezarri dio Gonzalori.
Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu zela izendatu zuten Gonzalo Bizkaiko Etxebizitza ordezkari.