Laugarren hegazkin istripu larria azken bi hilabetetan

2009ko uztailaren 15a
13:17
Entzun
2009

Maiatzak 20. 101 lagun hil ziren Hercules C-130 hegazkin militarra Javako irlan (Indonesia) etxe batzuen gainera erori zenean.

Ekainak 1. Rio de Jainerotik Parisera zihoan Air France enpresako Airbus bat Ozeano Atlantikoan jausi zen eta 228 lagunak hil ziren.

Ekainak 30. Komoreetara zihoan Air Yemeniako Airbus bat erori zen Indiako Ozeanora. 153 lagun zeramatzan barruan eta bakarra atera zen bizirik -haur txiki bat-.

Uztailak 15. 168 lagun zeramatzan Tupolev bat erori da gaur, Iranen. Quazvin hiritik gertu izan da ezbeharra, Teherandik 150 kilometrora. Denak hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.