Laugarren xedapen iragankorra indargabatzeko eskatu du UPNk

2015eko abuztuaren 8a
18:08
Entzun

Atzo Mariano Rajoy Espainiako presidenteak esandakoaren ostean, UPN alderdiak laugarren xedapen iragankorra indargabatzeko eskatu du, eta hala, kentzeko Espainiako Konstituziotik. Beren ustez, "30 urteko demokraziaren ondoren" eta Nafarroako estatutua egonkorturik, ez du "zentzurik" xedapenak.

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak konstituzioaren balizko erreformaz esandakoak ñabartu zituen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Argitu zuen konstituzioa aldatzen bada ere erreforma hori ez dela "independentisten parametroetan" egingo, uste baitu horiek "Espainiaren burujabetza eta batasuna garbitu" nahi dutela. Esan zuen ez dagoela itxita konstituzioa aldatzera, baina gaineratu horretarako beharrezkoa dela alderdien gehiengo zabal baten adostasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.