Sergio Lazkanok, Unai Lamarianok eta Joseba Gonzalezek bihar deklaratuko dute Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean. Igandean atxilotu zituen Guardia Zibilak, ETAko kide direlakoan, eta harrezkero inkomunikatuta dauzka.
Lazkano Errenteria-Oreretan (Gipuzkoa) atzeman zuten, Lamariano Donostian eta Gonzalez Iruñean.
Guardia Zibilak operazio berean beste zortzi euskal herritar atxilotu zituen ostegunean. Haietatik bi libre utzi zituzten: Julen Larrañaga eta Endika Zinkunegi (hau epaileak). Aldiz, epaileak Joseba Lerin, Juan Carlos Herrador, Iñigo Orue, Arkaitz Agote, Itziar Agirre eta Lorea Irigoien kartzelara bidali ditu.
Lazkanok, Lamarianok eta Gonzalezek bihar deklaratuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu