"Lege berriak, egokiak" egiteko eskatu dio Kontseiluak Nafarroako Gobernuari

2016ko maiatzaren 25a
17:11
Entzun

Kontseiluaren ustez, Nafarroako Euskararen Legea indargabetu behar da euskaldunen eskubideak errespetatuko badira: "Legea bera traba da euskaraz bizi ahal izateko". Horregatik, lege hori indarkabetu eta "lege berriak, egokiak" egiteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari; "Euskaldunoi euskaraz bizitzea ahalbidetuko diguten legeak".

Baztandarrak euskaraz bizi direla, eta haien eskubideak errespetatzea administrazioari dagokiola azpimarratu du Kontseiluak.

"Horrelako erabakiekin euskaldunoi duintasuna kendu nahi digute. Guk, ordea, gure eskubideak defendatzeko irmotasunari eutsiko diogu", azpimarratu du. Hala, ekainaren 4an Iruñean Euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo den manifestaziora joateko deia egin du Kontseiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.