"Etsai borrokalaria». Legeak «etsai borrokalarien» definizioa zabaldu egiten du, «talde terroristei finantza arloko zein laguntza materiala eskaintzen duen zeinahi pertsona» horren barruan sartzeko.
Auzitegi militarrak. Akusatuei sistema zaharrarekin baino lege eskubide gehiago bermatu arren, normalean auzitegi militar zein zibiletan bermatzen dituzten eskubideak ez dituzte kontuan hartuko auzitegi militar berriek.
Galdeketa teknikak. Lege berriak gerra krimenen definizio zabalak eskaintzen ditu, tortura, bortxaketa eta esperimentu biologikoak barne. Halere, AEBetako presidenteari botere zabala ematen dio, galdekatzaileek legez erabil ditzaketen beste teknika batzuk erabakitzeko. Helburuetako bat CIAko galdekatzaileak gerra krimenengatik ezin akusatzea da.
'Habeas corpus'-ik ez. «Etsai borrokalariei» eta «terrorismoaz» akusatutako atxilotu atzerritarrei auzitegian aurkeztutako frogei kontra egiteko eskubidea, habeas corpus-a, ezabatzen du.
Lege proiektuaren atal nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu