Legebiltzarrak PPren edo Bilduren aldera egingo duen erabakiko da bozetan, Basagoitiren ustez

2012ko irailaren 28a
14:08
Entzun

Eusko Legebiltzarrak zein aldetara egiten duen dago jokoan urriaren 21eko hauteskundeetan, Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiaren esanetan. Basagoitik esan du "seguraski" EAJk irabaziko dituela bozak, eta, beraz, ez dirudiela zalantza zeinek irabaziko duenaren gainekoa denik. "Legebiltzarra nork orekatzen duen dago jokoan, Bildurantz edo PPrantz jotzen duen". Hitz ezberdinak erabili ditu Basagoitik baterako eta besterako: "Jokoan dago Bilduk erabakiko dituen aurrekontuak, arauak eta independentziak, edo PP izango den baretu, zentratu eta lasaitzen duena".

Soilik bi eredu izango dira hauteskundeetan, Basagoitiren hitzetan: "EAJren eta Bilduren independentziarena, eta PPren autonomiarena, Espainia askotarikoarena, eta guztion Euskadirena". Hortaz, Eusko Legebiltzarrerako bozen garrantzia nabarmendu du: "PPk zenbat eta boto eta eserleku gehiago izan, Euskadik aukera gutxiago izango du independentziarako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.