Legebiltzarreko akordioa txalotu du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak

2013ko otsailaren 15a
14:09
Entzun

"Osakidetzako erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko urrats garrantzitsua da". Balorazio hori egin du, gaur, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE), atzo Eusko Legebiltzarrak hartu zuen erabakiari buruz.

Taldeak gogora ekarri du "orain gutxi" Osabide tresna informatikoa euskaraz jartzeko asmorik ez zuela zabaldu zuela Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, zorionak eman dizkie akordioa lortu duten alderdiei, EAJri, EH Bilduri eta PSEri.

 

Orain euskara planaren ebaluazioa egiten ari da Osakidetza. "Oraindik pazieteak eta erabiltzaileak euskaraz ondo artatzea ez da lortu, OEEren hitzetan. "Asko falta zaigu".

Legebiltzarrak Osakidetza euskalduntzeko galdegin duen plan berriak, eskubideak bermatzeko, "ezinbesteko puntu asko" aintzat hartu beharko dituela uste du OEEk: "Ea denon artean osasun alorrean ere euskara behar bezala artatzen dugun".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.