Legebiltzarreko Mahaiak "Manzisidor legelari nagusiaren aurkako jazarpena" salatzen duen idatzi bat onartu du

2003ko abuztuaren 1a
14:06
Entzun
Eusko Legebiltzarreko legelari nagusi ohi Eduardo Manzisidorrek jasan duen erasoaren salatzeko idatzi bat onartu du gaur Legebiltzarreko Mahaiak, EAJ, EA eta EB-IUren aldeko botoekin eta PP eta PSOEren aurkakoekin. Manzisidorrek aurreko asteko ostegunean aurkeztu zuen dimisioa, Espainiako Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioari egoitza itxi eta baliabideak kentzeko aginduaren aurrean aurkezturiko alegazioak onartu ez zituelako.

Legebiltzarreko Mahaiak onartu duen idatziak Eusko Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoen sei legelarik aurkeztutako testu bat ere jasotzen du idatziak. Sei legelari horiek "babesa eskatzen" zuten hainbat politikariren aldetik jasan dituzten "erasoen" aurrean. Halaber, Carmelo Barrio EAEKo PPren idazkari nagusi eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak egindako adierazpena atzera bota ditzala eskatu dute. "Abokatu horiek ez dira Hirukoarenak, ETArenak baizik", adierazi duen Barriok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.