Soslaia

Lehen emakumea, Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari lanetan

2005eko maiatzaren 23a
13:32
Entzun
Izaskun Bilbao (1961) Bermeotarra (Bizkaia) da. Zuzenbidean lizentziatu zen EHUn, eta Enpresa kudeaketako master bat ere egin zuen. Euskara, frantsesa eta gaztelera hitz egiten ditu.

1987tik 1991ra bitartean Bermeoko zinegotzia izan zen, eta 1998tik EAJren legebiltzarkidea da Gasteizko legebiltzarrean. 1989tik 1994ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko zerbitzu zuzendaria izan zen. 1996tik 1998ra kargu bera bete zuen Herrizaingo Sailean, Atutxa hango buru zela.

Legebiltzarrera iritsi zenetik, jarduera desberdin askotan aritu da. Nabarmentzekoa da, aurreko bi legegintzalditan Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko lehendakaria izan dela. Horretaz gain, honako karguak bete ditu: 1999tik 2001era Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko kidea; Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeko kidea; eta Emakume eta Gazteri Batzordeko kidea izan zen. Hurrengo legegintzaldian: Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko kidea; Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeko kidea; Emakume eta Gazteria Batzordeko kidea; eta Gastu Bereiziak Kontrolatzeko Batzordeko Kidea izan zen.

Orain arte, Kortezubiko (Bizkaia) Udaletxean egin du lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.