Lehendakari berriak irakurritako Kirmen Uriberen poema

2009ko maiatzaren 7a
13:12
Entzun
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari berriak, Gernikako arbolaren azpiko ekitaldian, Kirmen Uriberen (Ondarroa, Bizkaia; 1970) Maiatza poema irakurri du (ez osorik), Bitartean heldu eskutik liburukoa (Susa, 2001). Hauxe da poema (Uriberen audioa ere entzun daiteke hemen).

Maiatza



=iUtzi begietara begiratzen.

Nola zauden jakin nahi dut.=i

Rainer W. Fassbinder



=iBegira, sartu da maiatza,

Zabaldu du bere betazal urdina portuan.

Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,

Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.

Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,

Atsegin izatearen balioaz,

Zalantzekin moldatu beharraz,

Barruan ditugun zuloak nola bete.

Erdu, sentitu goiza aurpegian,

Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,

Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.

Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,

Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.

Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,

Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.

Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,

Elkarrekin isilik egotea baita

adiskidetasunaren frogarik behinena.

Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,

Nire gorputz hau albo batera utzi

Eta maskor batean zurekin sartu,

Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.

Erdu, zure zain nago,

Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,

Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.=i
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.