Lehengaien balioak %2 egin du behera

2014ko urtarrilaren 10a
21:25
Entzun

Bost urtean lehenbiziko jaitsiera izan dute lehengaiek euren balioetan. Era orokorrean hitz eginda, %2ko galera izan dute lehengaiek, Goldman Sachsen arabera. Hori horrela izan dadin, arto, azukre
eta nikelarekin gertatu denak eragina izan du. Eskaintzak eskaera gainditu du kasu horietan. Horrez gain, metal preziatuek izan duten balio galerak ere zeresana izan du. Azken hamarkadan lehengaien balioak bikoiztu egin ziren Txinako ekonomiak egiten zituen eskaera handien ondorioz. Baina herrialdearen hazkundea mantsotu egin da,
eta lehengaien goranzko zikloa amaitu egin dela baieztatu dute analista ia guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.