Leherketaren toki zehatzera iritsi arren ez dituzte topatu desagertutakoak

2007ko urtarrilaren 1a
17:24
Entzun
ETAk abisu eman ostean Madrilgo Barajas aireportuan bonba lehertu zenetik falta diren bi lagunen bila jarraitzen du Espainiako Poliziak. Lehergailu ugari zeramatzan furgonetak eztanda egin zuenena 4 Terminaleko D moduluko aparkalekuko lau solairutatik hiru erori egin ziren, erabat txikituta. Ustez aparkaleku horretako auto banatan lo zuden bi lagunen arrastorik es dute aurkitu oraindik ere.

Leherketa izan zen toki zehatzera iritsi dira suhiltzaileak, eta desagertutakoak gaur edo bihar aurkitzea espero dute. Espainiako Barne Ministro Alfredo Perez Rubalcabak aitortu du ez dutela bi lagun horiek bizirik aurkitzeko itxaropen askorik.

Anabasa ikaragarria dago, eta hondakinak erretiratzen ari dira Espainiako Polizia, Guardia Zibila, suhiltzaileak eta Samurreko kideak. Falta diren bi lagunak han aurkitzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.