Lehiaketa publikoak euskaraz egiteko asmoa azaldu du Gipuzkoako Diputazioak

2012ko abenduaren 20a
15:12
Entzun

Deialdi eta lehiaketa publikoak euskaraz egiteko asmoa azaldu du Gipuzkoako Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak, gaur goizean eginiko agerraldian. Euskararen erabileraren araudia "berritu" eta lehiaketa publikoetan galbahe bat ezarri nahi die lehiaketara aurkezten diren enpresei. 

Euskara Zuzendaritzak 2013an izango dituen lan ildo nagusiak aurkeztu ditu Etxeburuak, eta bertan esan du helburua dela 2015erako diputazioaren zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea. Datorren urterako aurrekontuetan ageri denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak 5,5 milioi euro izango ditu.

Deialdiak euskaraz egiteaz gain, euskalduntzeko planak edo euskalduntze maila frogatzen duen agiriren bat duten enpresei lehentasuna emateko asmoa adierazi du Etxeburuak. "[Neurri horiek] aztertzen ari gara, eta bere garaian araudian txertatuko ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.