Lehiakideak

2016ko irailaren 25a
13:27
Entzun

Oaris, bidea egin nahi duen proiektua. CAFek baditu abantaila batzuk Oaris plataformari esker, malgutasuna aurren-aurrena. Beasainen garatutako teknologia 500 bidaiari eramateko gai da orduko 350 kilometroko abiaduran. Desabantaila bakarra du: oraindik ez dabil trenbidetan. Lehen zortziak Norvegian ibiliko dira 2018rako.

Zefiro, eskarmentu handikoa. V300 Zefiro AHTaren motorrak Trapagaranen (Bizkaia) egiten dira, ekoizle kanadarrak han dituen tailerretan. Zefiro familiako modelo hori gai da orduko 360 kilometroko abiadura hartzeko. Italian 50 tren dabiltza iaztik, 485 bidaiari eramateko gaitasunarekin. Txinan Zefiro beste modelo asko daude.

Velaro, Renfek ongi ezagutzen duen trena. Madril eta Bartzelonaren arteko 600 kilometroak bi ordu eta erdian egiteko gai izango zen tren bat eskatu zion Renfek Siemensi, eta Velaro E diseinatu zuten alemanek, orduko 350 kilometroko abiadura eskainita. Hala, Renfek ezagutzen ditu Siemensen bertuteak eta akatsak.

Avril, espainiar teknologia AHTra. Talgoren Avril, ahatea esaten dioten modeloa, ederki asko ezagutzen du Renfek: 2001ean hamasei ten erosi zituen eta 2005ean beste 30. Azken belaunaldiko Avril trenak orduko 380 kilometroko abiadura hartzeko gai dira, baina Renfek ez ditu trenak abiadura horretan ibili.

Bi eskaintza: AGVeta Duplex. AHTaren esparruan lidergoa du Alstonek eta Renferi bi eskaintza egin izanak islatzen du: azken belaunaldiko AGV ikusgarria eta Duplex modeloa, bi solairuko AHT bat. Trenak Santa Perpetua de Mogodako plantan (Katalunia) osatuko lituzkeela agindu dio Renferi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.