Leipheimerrek Tourra utzi du, eskumuturra hautsita

2009ko uztailaren 17a
17:30
Entzun
Levi Leipheimer Astana taldeko txirrindulariak Frantziako Tourra utzi du, gaurko sasoia hasi aurretik, atzo Tonnerre-Vittel etapan erorikoa izan eta eskubiko eskumuturra apurtu baitzuen.

Lance Armstrong eta Alberto Contadorren taldekideari gaur goizean egin diote mediku azterketa, eta hurrengo egunetako batean ebakuntza egingo diote.

Leipheimer sailkapen nagusian laugarren zegoen, Rinaldo Nocentini liderretik 39 segundora. Contador dago bigarren -sei segundora-, Armstrong hirugarren -zortzira-.

Estatubatuarra da eta 35 urte dauzka. Tourrean zazpigarren parte-hartzea zuen aurtengoa. 2007an hirugarren izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.