Sutea

Leitzako Vanpac paper enpresako eraikin bat kiskali du suak

2006ko urriaren 31
13:17
Entzun
Goizaldean, 04:25 aldera, piztu da sutea, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Kalte materialak handiak diren arren, ez da inor zauritu. Goizeko bederatziak aldera lortu dute garrak kontrolatzea. Hala ere, egun osoan izango dira bertan garrak guztiz itzali eta berriro sortu ez daitezen.

Sute handia izan da bart goizaldera Leitzako (Nafarroa) Mampac paper enpresan: bi eraikinek osatzen duten lantegia, eta bat ia erabat kiskali dute garrek -%90 Foruzaingoak zehaztu duenez-. Eraikin barruko tresna eta materialak ere suntsitu ditu suak. Hala ere, inor ez da zauritu.

04:25 aldera piztu da sutea, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Oso azkar zabaldu da eraikin guztian, paperagatik ez ezik, gasoil biltegi bat ere harrapatu duelako. Leitzako suhiltzaile boluntarioek, eta Iruñea, Zangoza, Altsasu eta Tafallako parkeetakoek hartu dute parte itzaltze lanetan eta goizeko bederatziak aldera lortu dute sutea kontrolatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.