Leopoldo Barreda (PP): "Iruñekoa askotan ikusi dugu; Batasuna ETA izaten jarraitzen du"
Leopoldo Barreda PPko bozeramaileak ez du berritasunik ikusten gaur ezker abertzaleak irakurri duen alderdi berri baterako proposamenean. Barredaren hitzetan, "azken urtean askotan" errepikatu duenaren ildoan doa gaurkoa ere. "Batasuna ETA izaten jarraitzen du, beraz, legediari iskin egin eta udal hauteskundeetan nola parte hartu bilatzen ari da. Guk garrantzitsuena ekintzak direla uste dugu, eta ez hitzak ezta lengoaiaren manipulazioa ere". Barredaren hitzetan, "ekintzak lehengokoak dira", eta ondorioz "demokraten helburua Batasunaren edozein marka hauteskundeetan ez egotea izan behar du, ezta Batasunaren edozein ordezko ere". "Hiritarrak ordezkatzea helburu dutenek soilik hiritarrak ordezkatu ditzaten egiten dugu lan, ez dezaten erakunde terrorista bat ordezkatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu