Gipuzkoako Lezo herrian birziklatze tasa %28koa zen iazko apirilean. Maiatzean atez ateko bilketa sistema jarri zuten, eta lehen hilabetean tasa hirukoiztu egin zuten. "Gainontzeko hilabeteetan zailena lortu dugu, mantentzea", esan du gaur goizean Ainhoa Zabalo alkateak. Abenduan, %85ekoa izan zen birziklatze tasa. Sistema martxan jartzeak utzitako datu ekonomikoak goraipatu ditu Zabalok: "203.141 euro aurreztu ditugu, laugarren edukiontziaren sistemarekin alderatuta". Atez atekoari esker udalak bi lanpostu sortu dituela ere nabarmendu du. Herritarrak zoriondu ditu, hilabete hauetan azaldu duten "jarreragatik, inplikazioagatik eta prestutasunagatik".
Lezon %85era igo da birziklatze tasa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu