Libian 84 pertsona hil dira azken hiru egunetan
Human Right Watch erakundeak jakinarazi duenez, azken hiru egunetako errepresioan 84 pertsona hil dira gutxienez Libian. Amnesty Internationalek atzohildakoak 46 zirela esan zuen, baina HRWek, ospitaleetan galdetu ondoren, kopurua handiagoa dela esan du. Atzo Benghazin 35 pertsona hil zituen Poliziak, ostegunean hil ziren 49 pertsonak gogoan egiten ari ziren protestetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu