Espetxetik irten dira Iosu Bravo tafallarra eta Ekaitz Ibero donostiarra. Ibero 2013ko apirilean atxilotu zuten Donostian, eta Logroñoko kartzelan egon da preso. Auzi berean zigortu ez bazuten ere, Gipuzkoako hiriburuan egun horietan osatutako Aske Gunearekin bat egin zuen, eta auzi horretan zigortutako zortzi gazteak izan ditu gogoan espetxetik irten berritan.
ibero kalean! #batgutxiago... denak #etxera@AskeGuneapic.twitter.com/Jzc3PhY88n
— ibazeta (@JosetxoIbazeta) January 27, 2016
Askatasunean berriz ere. Jo ta ke Euskadi preso eta iheslariak etxeratu arte!
— ekaitz ibero (@iberintxo) January 27, 2016
8ak Libre! Gora Aske gunea!
— ekaitz ibero (@iberintxo) January 27, 2016
Bravo, berriz, A Lamako (Galizia) espetxetik irten da hamahiru urtez preso egon ostean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Iosu Bravo euskal preso politikoa aske!! A Lamatik irten da 13 urteren ondoren! #batgutxiago#etxera#GizaEskubideakpic.twitter.com/JqkRE7mwld
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) January 27, 2016