Lisboako Ituna, airean

2009ko ekainaren 4a
09:32
Entzun
Europako Parlamentuaren osaera berria erabakita, horren lehen zereginetako bat Europako Batzordeko presidente berriaren izendapena berrestea izango da. Hilaren 18 eta 19an egingo den Europar Kontseiluan dute EBko exekutiboko buruzagia aukeratzekoa; Legebiltzarraren zeregina hori berrestea izango da -Jose Manuel Durao Barroso egungo Batzordeko presidentea da oraingoz faborito-.

Halaber, EBko herrialdeei zuzenean eragiten dien legedia garatzeko zeregina izango du; hala-nola, klima aldaketari, batasunaren hedapenari, immigrazioari, arrantza eta nekazaritzari, edo ekonomia gaiei dagozkien neurriak akordatu beharko dituzte europarlamentariek. Materia guzti horien gainean EBko Kontseiluarekin arituko da eskuz esku.

Lisboako Ituna indarrean jartzen bada, ordea, Parlamentuak legegintzarako eskumen gehiago eskuratuko ditu; EBk jaiotzetik izan duen hutsune demokratikoa konpontzen beste urrats bat egin nahi du airean den itun horrek. Dena dela, hitzarmena indarrean jarriko bada, Irlandak ez ezik, Alemaniak, Poloniak eta Txekiak berretsi egin beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.