Lisboako Itunaren edukia

2009ko azaroaren 3a
12:35
Entzun
Europa Batasuneko (EB) presidentea. Europako Batasuneko presidente kargua sortu dute itunean.

EBko goi mandataria. Atzerri gaietarako eta segurtasun politikarako goi mandataria. Europako Batzordeko presidenteorde kargua ere beteko du.

Europako Fiskaltza. Finantza gaiei buruzko ikerketak egiteko eta legea urratuz gero auzitara jotzeko sortua. Mugaz gaindiko delituak jarraitzeko aukera aurreikusten du.

Legegintzarako ekimena. EBko herritarrek legeak proposatu ahalko dituzte, milioi bat sinadura biltzen badituzte.

Estatuen eskubidea. Estatuek Batzordeari lege proposamen bat bertan behera uzteko eskatu ahalko diote.

Europako Legebiltzarra. Erabakitzeko eta arautzeko ahalmen gehiago ematen dizkio.

Oinarrizko eskubideen gutuna. Itunaz kanpoko testu batean onartu dute -Poloniak eta Erresuma Batuak ez dute sinatu-, baina balio eta printzipioak aitortzen dizkie herritarrei: giza ohorea, osotasun fisiko eta psikikoa, datu pertsonalen babesa, haurren eskubideak eta asilo politikoa, besteak beste.

Betoa. Asilo politiko, immigrazio, eta politika eta justizia lankidetza gaietako erabakiei ezingo zaie betoa jarri.

EBren zabalkundea. Estatu kideen sarrera prozesua errazteko mekanismoa jasotzen du.

EB uzteko aukera. Parte izateari uzteko aukera aitortzen die estatuei.

Justizia auzitegia. Etorkizunean lankidetza judiziala eta poliziala kontrolatzeko gaitasuna izango du.

Parlamentuen kontrola. EBri itxura demokratikoagoa emateko, estatuetako parlamentuei parte hartzea aitortzen die.

Lankidetza judizial eta poliziala. Estatuena izatetik EBren eskumena izatera igaroko da.

Klima aldaketa. Klima aldaketari kontra egitea EBren eginbehar zehatz gisa jasotzen du itunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.