Llamazares: "Planak euskal gizartearen zatiketa handitzen du"

2005eko urtarrilaren 6a
14:29
Entzun
IUko koordinatzaile nagusi Gaspar LLamazaresek abenduaren 30ean Estatutu Berrirako Proposamenaren eztabaidan Ezker Batua-Berdeak hartu zuen erabakia kritikatu du. "Ezker Batuak ez zuen nahi eztabaida blokeatzea, horregatik eman zuen baiezko botoa. Hala ere, zuzenagoa izango litzateke abstenitu egin balitz". Estatutu Berrirako Proposamena ez duela gustoko dio Llamazaresek. "Ez da euskal gizarteak behar duen plana. Euskal gizarteak abertzaleak direnak eta abertzaleak ez direnak batuko dituen plan bat behar du, eta Ibarretxek proposatzen duen plana soilik abertzaleak direnak batzeko balio du". Herri galdeketa egiteko adina akordiorik ez dagoela dio Llamazaresek. "Gaur egun euskal gizarteak bizi duen zatiketa kontutan hartuta, Ibarretxek herri galdeketa antolatuko balu, zatiketa hori areagotu egingo litzateke. Ez litzateke ez Euskal Herriarentzat ez Espainiarentzat ona izango. Herri galdeketa antolatzeko gaur egun duen babesa baina babes handiagoa beharko litzateke".  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.