Lokarri-k indarkeria baldintzarik jarri gabe uzteko eskatu dio ETAri
Lokarri-ren ustez, "beharrezkoa da ETAk baldintzarik jarri gabe esatea indarkeria bukatzeko borondate argia" duela. Paul Rios koordinatzaileak esan du prozesua une "kritikoan" dagoela "eta itxuraz salbaezina da". Haren ustez, "ez dago ezer su-etenaren haustura justifikatzen duenik". Lokarrik dio "lehentasunezkoa" dela "elkarrizketarako zubiak" mantentzea. "Oztopoak oztopo, bakearen, elkarrizketaren eta akordioaren borondatea geldiezina da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu