Lokarri gizarte mugimenduak salatu duenez,"Espainiako gobernua oker dabil su etenaren amaierari mendekuz eta bazterketarekin erantzutean". Eragilearen esanetan, "badirudi De Juana Chaos Aranjuezko kartzelara eramatea eta Otegiren atxiloketa ETAk su etena amaitzeko hartutako erabakiari erantzuteko hartu dituela gobernuak". Su etenaren amaiera kritikatzearekin batera, argitu du une honetan okerrena litzatekeela"ETAren aurka borrokatzeko dena zilegi den estrategian sartzea".
"Egoera zernahi dela, bake prozesua egon edo ez, estatuak oinarrizko giza eskubideak eta askatasun demokratikoak errespetatu behar ditu", aldarrikatu du Lokarrik.
Lokarriren ustez, Espainiako gobernuak su etenaren amaierari "mendekuarekin" erantzun dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu