EAE-ko Hauteskundeak

Lopez Aguilarrek dio Konstituzionalaren erabakia Alderdien Legearen arrakasta dela

2005eko apirilaren 1a
12:54
Entzun
Espainiako Justizia Sailburu Juan Fernando Lopez Aguilarren irudiko, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia berretsi izana Alderdien Legea ondo ezartzearen ondorioa da.

"Hau Alderdien Legearen arrakasta bat da. Lege hori, gure iritzian, erabat konstituzionala da, eta AGrekin gertatutakoak legea oso eraginkorra dela frogatzen du, ETAren ingurunea murrizten ari delako. Eta ez soilik bere komandoei dagokionean, baizik eta, baita bere ingurunea ere, zeinak babesten eta justifikatzen duen eta propaganda egiten dion. ETA ahultzen ari da, eta badakigu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.