Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak arrazoia eman die Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak Ibarretxeren Planaren inguruan egindako adierazpenei. Otegik esan zuen atzo Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari baiezkoa eman izanak Gernikako Estatutuaren "heriotza" adierazten duela, eta Lopez bat etorri da ideia horrekin.
"Ibarretxeren Plana Estatutuaren hileta da, eta, gainera, abertzale ez diren euskal herritarrak apatrida bihurtzen ditu beren herrian", adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak. "Finean, akats historikoa egin dute abertzaleek, Estatutuaren adostasuna hautsi baitute independentziarantz doan eta euskal gizartearen erdia baztertzen duen muturreko plan bat onartzeko".
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Lopez: "Akats historikoa egin dute abertzaleek, adostasuna hautsi baitute plan nazionalista bat onartzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu