Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak doluminak eman dizkie Sabin Intxaurragaren familiakoei eta EAko bere kideei. Bere ideiei tinko eutsi izan ziola beti adierazi du, eta baita "beti bere herrialdearen zerbitzura" egon dela ere.
Familiari telegrama bat idatzi dio Lopezek bere nahigabea erakusteko eta ustekabean hil izanak min gehiago eman diola idatzi du bertan. Faltan botako duela ere badio, "politiko eta euskal administrazioetako arduradun izateaz gain, pertsona on bat" izan zelako.
Lopez: "Bere herrialdearen zerbitzura egon den gizona izan da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu